Alardearen elkartearen helburuak dira: gure herriak duen ondaren garrantzitsuena, hau da, alardea bera sustatzea, babestea, belaunaldiz-belaunaldi bizirautea eta herritarrekiko atxikimendua indartzea.
Alardearen ebaluazio prozesuaz arduratzen denez, izandako ahulguneak identifikatu eta urtean zehar konpontzen saiatzen da.
Hamabostean behingo maiztasunez elkartzen da. Alarde eguna gerturatzen den heinean, ordea, urtearen bigarren hiruhilekoan, maiztasuna gehitu egiten da alardearen antolaketak eta lanek eskatzen duten dedikazioa oso handia baita.
EGITASMO ZAHAR ETA BERRIAK | |
URTEA | EGITASMO ZAHAR ETA BERRIAK |
2004 | Mairuaren Alardearen Elkartea sorrera. Mairuaren alardea Antzuolan erakusketa |
2006 | Eusko Ikaskuntza, Mairuaren Elkarte eta Antzuolako Udalarekin batera Alardearen azterketa historiko eta soziokulturala. |
2007 | Alardearen inguruko lehen mintegia eta ikerketaren hasiera. |
2008 | Emaitzen aurkezpena eta `Alardea Zaharberritzeko Taldea´ren osaketa eta hausnarketa. Alardearen lehena, oraina eta geroa (laburpena). Eusko Ikaskuntza. |
2009 | Zaharberritutako Alardearen lehendabiziko saioa. |
2012 | Alardea sozializatzeko ekintzak. Antzuolako Udalarekin hitzarmena Ikusi `Alardea´ ondare immaterial izendatzeko harremanak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin. Diptikoa. Alardearen inkesta |
2013 | Alardearekiko herritarren atxikimendua sendotzea, gazteengan arreta jartzea eta hori dena sozializatzeko ekintzak antolatzea: alardearen buruhandiak |
2014 | www.antzuolakoalardea.eus webgunea egin |
2019 | Alardeari buruzko inkesta (2019). Ikusi emaitzak |
2020 | Lourdes-en alardeari buruzku aurkezpena (2020-11-05) Deskargatu liburua PDF formatuan |
2021 | COVID 19aren ondorioz alardea bertan behera geratzen da. |
2022 | COVID 19 ondorengo Alardea |
2023 | Antzuolako Armarriaren Alardea. Patxi Olabarria Irizarren liburuaren aurkezpena. |