Zezen korrida bat 1882ko alardean

Zezen korridak bai, zezen korridak ez, hau da aspalditik Euskal Herrian ere dugun eztabaida gaia.

Gauza bitxiak ere ematen ari dira, hala ere, hemendik kanpo. Izan ere, Katalunian debekatzen den bitartean, Frantzian, bertako nazio eta estatuaren kultura ondaretzat izendatua izan da.

Badakigu, hala ere, XVI. mendetik aurrera zezen-festa ugari egiten zela Euskal Herri osoan.

XIX. mendean zezenketen antolaketan aldaketak izan ziren eta egungo korriden antza hartu zuten.

Eta Antzuolan? Badugu zezen korriden berririk?

Zezenen inguruko berriak XVII.mendeko dokumentuetan baditugu. 1648-9ko udal liburu kontuetan hauxe dator: «Item, a Pedro … y otros oficiales carpinteros treinta y dos reales … en hacer el tablado y barredas (sic), y los toros». 1652an ere ospatzen dira. XVIII. eta XIX. mendeetan ere berriak ugariak dira. Hori bai, entzierroak eta sokamuturrarekin lotuak, ez zezenak hiltzekoak.

Zezena hilgo zen lehendabiziko berria, baina, 1882ko abuztuaren 28koa da, San Agustin egunekoa, hau da, herriko jaietan alardea ospatzeko egunean. Herriko udaletxean dago egun hartako kartela.

Kartela zezen korrida 1892

El día 28 de agosto de 1882, por la tarde, con el permiso de la autoridad competente y con el plausible motivo de celebrar con solemnidad el aniversario 961 de un hecho de armas glorioso alcanzado por los hijos de esta villa al siguiente día de la batalla de Valdejunquera, después del alarde se correrán dos toros, uno de muerte. La cuadrilla de toreros se compone de los diestros siguientes (denak antzuolarrak omen zirenak):

-Espada: José Manuel Landa «Romero»
-Banderilleros: José Manuel Argarate «Armillo sobresaliente»/ Eugenio Ramirez «Currinche»/ Eusebio Telleria «Lavi»/ Juan Manuel Ibarguren «Cuatro dedos».
-Picadores: Pablo Azcarate «Colita»/ León Iturbide «Melones».

Además se correrá otro toro para los aficionados, y por la noche habrá iluminación a la veneciana, globos y fuegos artificiales».

Esan bezala, korrida honen informazio dokumentala badugu udal liburuetan, eta zera dio (Iñigo Ramirez de Okarizek euskaratuta):

Lehendabizi, alardea egin zen, eta bertako parte-hartzaileak arkupera erretiratzen ziren momentuan, herriko toreroak kaleratu ziren. Hasiera batean basa behi bat kaleratu zen. Oso bizia zena, Landa toreroari prakak apurtu zizkiolako, eta aldatu beharrean aurkitu zen. Ondoren, Aramaioko mendietako zezen bat atera zen. Pikatzaileek, demasako asto gainetan, ondo pikatu zioten zezenari. Ondoren, kapeatuz eta banderilla pare batzuk jarri ondoren, zezena ederki apainduz, lehen toreroa zen Landa jaunak hirugarren ezpatakadan hil zuen zezena. Oso txalotua izan zen, eta udaletxean zeuden Julian Mendiaraz eta Antonio Arinek propina bat eman zioten. Plaza itxita zegoen eta tendidoak jendez gainezka. Hala eta guztiz ere, sarrera bi errealekoa izan zen, plaza ixtearen gastoak ordaintzeko. Arkupe guztia libre egon zen, hau da, sarrera ordaindu barik, helburua ez baitzen etekinik ateratzea, baizik eta jendearen kokapena.

Eguzkia sartzen ari zen Antzuolan. Hala ere, gauerako dena gertu zegoen. Udaletxeko aretotik elizako arkupetaraino 160 bonbila zeuden dena apaintzen. Gainera, suzko erroberak era jaurti ziren Donostiatik etorritako ofizial bati esker.

Antzeman daitekeen bezala, ondo baino hobeto ospatu zuten antzuolarrek alarde egun berezi hura.

Harrezkero ez dago herrian zezenak hiltzen ziren korriden berririk. Bai, ostera, zezenekin egindako sokamuturrak edo zezenketak herriko jaietan Ondarren edo herriko plazan. (Ikusi beheko argazkiak).

 Antzuolako jaixetan zezenketak, plazan. 1952. urtea

1952. Roke
1952. Roke

Antzuolako jaixetan zezenketak, plazan. 1952. urtea. Ezker aldetik hasita: Piedad Lete; Piedad Lugarizarizti; Tiburcio Larrañaga (Lapatza), Asuncion Olabarria, Rosario Garitano eta Maritxu Mujika.

1952. Kamioia
1952. Kamioia

Antzuolako jaixetan zezenketak, plazan. 1952. urtea. Kamioia, Zeferino Larrañagarena (Pollero) zen.

1952. Jose Mari Larrea
1952. Jose Mari Larrea

Antzuolako jaixetan zezenketak, plazan. 1952. urtea. Jose Maria Larrea eta Faustino Garitano (pikadore).

1967
1967

Zezenak Ondarreko plazan, 1967. urtean.