Valen Moñux, Antzuolako alardearen zuzendari artistikoa, izango da La Traviata operaren eszena eta eszenografia arduraduna.
Lan horretan Alex Odriozola bergararrarekin batera arituko da. Opus Lirica konpainiak Nazioarteko lehiaketa deitu zuen operaren eszena eta eszenografia zuzendaritzarako eta euren proiektua izan da garaile, hiru finalisten artean. Otsailean taularatuko da Donostiako Kursaalean.
Zorionak, benetan, Valen!