Kaixo alardekide.
Lehenik eta behin, gure besarkada helarazi nahi diegu, neurri batean edo bestean, pandemia honek larriki jo dituzten herritarrei eta haien senideei.
Martxotik jasaten ari garen osasun-krisiaren ondorioz, aurten ospatu behar genuen Alardea ez antolatzea erabaki dugu Alarde Elkarteak eta Udalak.
Ez da erraza izan erabakia hartzea, baina inguruan ikusten dugun egoerak eta bete beharreko neurriek ezinezkoa egiten dute Alardea ezagutzen dugun moduan antolatzea.
Jakin badakigu neurria oso ez ohikoa dela, 1880tik geroztik bakarrik bi aldiz ez delako egin Alardea, 1937an eta 1938an, gerra zibilaren ondorioz.
Denok dakigunez, orain beste lan batzuk ditugu burutzeko; gure inguruan larrialdi honek jo duen edonori laguntza eskaintzen, horrela indartsuago irtengo baikara egoera honetatik.
Ezin ditugu ahaztu, egoera honetan gure osasunaren alde lanean dabiltzanak, ezta ere beharrezko lanetan ibili direnak; eskerrik asko guzti-guztioi.
Bukatzeko, apuntatu zuen agendetan 2021eko Alardea; uztailaren 17an izango da eta Plazan nahi zaituztegu.
Gora Antzuola!