Antzuolako Udalaren eta Alardearen Elkarteak sustatuta, Alardearen gaineko liburua aurkeztuko da datorren azaroaren 5ean, arratsaldeko 18:30ean, Torresoroa aretoan.
Bertan, liburuaren egilea den Lourdes Odriozolak emango du ikerketaren berri.
Osasun egoerari atxikita, dagoeneko ohikoak diren neurriak aintzat hartu beharko dira aurkezpen garaian: sartzeko leku mugatua izatea; aurpegirako maskara erabiltzea; distantziak mantentzea eta sarrera-irteeretan eskuak garbitzea.
Liburua erosteko aukera ere izango da.
Besterik gabe, ondo izan.
Oharra: Etortzerik ez duenak, online jarraitzeko aukera izango du aukezpena, meet bidez.
ANTZUOLAKO ALARDEA – IKERKETA HISTORIKOA
EL ALARDE DE ANTZUOLA – INVESTIGACIÓN HISTÓRICA