Antzuolako Alardearen zaharberritze eta egokitze prozesuari buruz asko idatzi da. Antzuolako Alardearen egokitzapen prozesua eredugarria izateaz gain, marko zientifikoa eta nazioarteko ospea izatea lortu du, eta kongresu ugaritan aurkeztu da.
Gaur esan genezake “Praktika On” bezala hartzen dela antropologi zientzia eremuan. Alegia, nola egokitu antzinako tradizioa gaurko gizartearen pentsamoldera.
Hainbat kongresutan izan da Antzuolako alardea protagonista. Esaterako, XVII Congreso de Estudios Vascos: Gizarte aurrerapen iraunkorrerako berrikuntzan Margaret Bullen eta Xabier Kerexetak hizpide izan zuten.
Hainbat kongresutan izan da Antzuolako alardea protagonista.
– XVII Congreso de Estudios Vascos: Gizarte aurrerapen iraunkorrerako berrikuntzan Margaret Bullen eta Xabier Kerexetak hizpide izan zuten Antzuolako Mairuaren Alardearen adibidea.
– 2013ko azaroan Donostian egin zen Historia Irakasleen Nazioarteko Biltzarrean, Antzuolako Alardearen herri hausnarketa eta eraldaketa prozesua “Praktika on” bezala aurkeztu zuen Margaret Bullenek.
Dokumentuaren izena: Herriaren partaidetza kultura-ondare komunitarioan. Antzuolako alardearen adibidea