Ekainaren 8an erabakitzeko eskubidearen alde dagozkien metroak osatzera Antzuolara etorriko da Uribe-Kostako talde bat.
Gure herria non dagoen azaltzeko, UK aldizkaria egiten duen taldea informazio bila hasi eta hara non Antzuolako alardearekin egiten duen topo.
Aldizkarian jasotzen du gurea den ondare honen muina, eta ondo baino hobeto jaso, gainera!
Paralelismo bat ere egiten dute Gure Esku Dago ekimenaren eta Alardearen artean:
– Bietan adierazten da herri izatearen harrotasuna.
– Bietan islatzen da gauzak aldatzeko eta zer nahi dugun erabakitzeko dugun eskubidea eta ahalmena: ekaineko giza kateaan, herri bezala gure etorkizuna erabakitzeko nahia eta ahalegina. Eta, alardean, herritarrok gaur egun gure egiten ditugun balioetara jaia moldatzeko gogoa eta lana.
– Gure izaeraren onarpenetik, beste herrienganako errespetora. Uribe Kostako herritarrek, antzuolarrek bezala, bereak egiten dituzte Alardean entzuten diren hitzak: “guk pe gure herrixan izaeria eta nortasuna defendituko dogu… eta zin itten dotsut, zuena eztogula zapalduko.
Poztekoa da, Antzuola ezagutu barik ere, Uribe Kostakoek nola jakin izan duten interpretatzen Gure Esku Dago-ren eta Alardearen funtsa eta antzekotasuna.
Artikulua irakurtzeko zuzenean ondorengoan klikatuta Alardea eta erabakitzeko eskubidea edo bestela www.aldizkaria.biz Webean zaudela, sartu artxiboan eta 250. alean klikatu. Artikulua 4. orrialdean dago ANTZUOLA tituluarekin.