Musika

Musikak garrantzi eta protagonismo handia hartu du Antzuolako Alardearen antzespenean. Dirudienez, alardearen lehen musika-interpretazioak XX. mende hasierakoak dira. Gaur egun, "Marcha Real Fusilera" izeneko Espainiako musika-pieza militar baten interpretazioari eusten zaio; horri Miguel eta Alfredo González aita-semeek diseinatutako beste pieza berri batzuk gehitu zaizkio, biak Bergarako Udal Bandakoak.

Alardearen abestian gaineratu behar da 2009. urtean Valen Moñuxek bertso batzuk diseinatzea proposatu zuela, ondoren Xabier Amurizak berrikusi zituenak.

Musikari dagokionez, pieza tradizionalak, zein berriak entzuten dira.

Fusilarien martxa
Desfilean entzuten dugun musikak izen bat baino gehiago ditu. Espainiako musika militarraren antologiaren barruan ezagunenetakoa da. 1761eko “Marcha de Fusileros para pífanos y Tambores de Espinosa. Música de Ordenanza de Carlos III" bezala ezagutzen da martxa. Hala ere, gure artean beste bi izen hauekin ere ezagutzen dugu: Marcha de los Infantes edo Marcha de Fusileros.

Mairu martxa
Alfredo Gonzalez Chirlaque musikoak Mairu erregea azaltzen zen unerako mairuar martxa bat konposatu zuen. Desfilean, Mairu erregearen segizioari laguntzeko, Levanteko mairu eta kristauen desfileko mairuaren martxa tipiko bat aukeratu zen, Xabier el Coixo izenekoa hain zuzen ere. Mairuaren martxaren ezaugarririk nagusienak dira perkusioan tinbalak dituela eta erritmoa “obstinato” delakoa da.
Melodia, berriz, dultzainek jartzen dute. Gure folklorean erabat integratuta dagoen instrumentua da eta Alardean ere sartuta dagoena. Dultzaina Txirimia, gaita…  familiako instrumentua da. Jatorria ekialdean duen instrumentua izanik, arabiar musikarekin oso erraz identifikatzen da. Ezinbestean Nafarroarekin lotzen gaituen instrumentua ere bada.

Tropa bien liderren adiskidetze unea baino lehenxeago entzuten da hain zuzen ere. Perkusiozko instrumentu asko batera jotzean, konposizioa kolore eta doinu exotikoz jazten da; unerik nabarmenena eta entzutetsuena gong-a e jotzen denean gertatzen da.

Antzuolako Mairuaren martxa
Segurako Alborada Biribilketa

Segurako Alborada Biribilketa

Antzuolako buruzagia Herriko Plazan bere tropekin formatuta sartzean hasten da benetako alardea, armak ikustatzeko unean.
Une horri berebiziko garrantzia eta formaltasuna emateko zentzu handiko musika pieza bat aukeratu zen: Segurako Alborada. Herriko txistulariek urteetan zehar askotan jo izan duten biribilketa izaki, antzuolarrentzat nostalgia sortzen duen pieza da.

Antzuola Zortzikoa

Jose Ignazio Ansorena konposatzaileak duela urte batzuk Antzuolako txistu taldeari zortziko bat eskaini zion. Alardean zehar Iparragirreren bertsoen artean zortziko hau jotzen da, melodiatzat honek ere zortzikoa du.
Musika pieza hauek erabiltzen dira herriko nesken dantza taldeak alarderako egin den dantza propioa dantzatzeko.

Txistulariak Eliza Aurrean. Antzuola Zortzikoa

Alardearen kantua

Duela urte batzuk Bergarako Udal Bandako zuzendariak bandarako konposizio bat egin zuen, alardearen martxako melodiak eta Iparragirreren bertsoak batuz. Harrezkero, Bergarako bandak urtero Antzuolako jaietan eskaintzen duen kontzertuan jotzen da. Oso pieza ezagun bihurtu da eta ikus-entzuleek konposizioko zatirik erritmikoenak txaloak joz laguntzen dute.
Musika ezagun horri, hitzak gehitu zaizkio eta hala, alardearen azken edizioetan, abesbatzak eta alardea ikustera joandakoek kantatu egiten dituzte.
Alardearen bukaera eta agurra osatzen du kantu horrek.

Antzuolako auzoak
Basalde, Lizarraga
Irimoi biak eta
Galartza, Uzarraga

Herrigune xarmanta
mendi, baserriak
ditugu inguru maite
ta ikusgarriak

Ongi etorriak izan
beti gure herrira
kantuz ospa dezagun
guda bukaera

Irten gaitezen denok
Herriko plazara
eskeintzen dizuegu
geure besarkada

Irten gaitezen denok
Herriko plazara
kanta dezagun harro:
Antzuolarrak gara!