Diskurtsoa

Diskurtsoa Antzuolako konpainiako buruzagiak egiten du.

Historian zehar diskurtsoak ere aldaketak izan ditu: 1980an lehen aldiz euskaraz egin zen. Gaur egungo diskurtsoa 2009ko aldaketa urterako egokitu zena da. Bertan gaur egungo antzuolarrok konpartizen ditugun hainbat balio integratu dira: hainbat hitz eta aipamen moldatuz, esaldi berriak gehituz, genero bietara egokituz, hizkuntz eta kultura aniztasuna islatuz.

Azken ukitua 2011n egin zitzaion eta Antzuolako hizkerara moldatu zen.

Hauxe da diskurtsoa:

–  Gudarixok!

Antzuolako herrixak antziñatik ospatu izan dau oroitzapen eta urteurren hau, eta herri honetako herrittarrekin osatutako konpaiñia baten ekintza haundixaren oihartzuna gogoratzeko alarde honen buruzagixa nauzue, zuen eta Antzuolako herri osuaren eskariz.
Cordobako Abderraman Hirugarren mairu erregiak, buruhauste eta kezka haundixak emon zotsan Nafarruako Antso Lehena Gartzezi etsai gogorrez osatutako ejertzitu baten indarrez, eta horrek 920. urtean gertatu zen Valdejunkerako borrokia izena dau.

Ahaztu eziñezko burrukaldixa izan zan, eta Nafarruako Erregia eta bere armada galtzaille irten ziran. Hala ta be, etsi-etsixan, bi ejerzituetako onenak hil ziralako, bakoitza bere gordelekura abentatzia erabaki zeben, ezinbestian.

Mairuek, irabazletzat zeuken eren burua, baiña… GUDARIXOK! Ez zeban luzaruan iraun eren pozak. Izen be, antzuolarrak bidian ziran ordurako. Nafarruako Erregiaren estuasunen berri izan zeben eta bazekixen egoeria oso larrixa zala be; eta mairuak konfidantzaz zebitzela, indartsu eta gogor hasi ziran antzuolarrak. Batzuk hil eta bestiak mendian hartu, erdi zapuztuta laga zeben mairu taldia.

Ondoren, Valdejunkerako burrukan kristauei harrapatutako banderak eskuratu zittuen, eta herri ohitturiak edo tradiziñuak diñuanez bi kopixa hemen balkoian eta plaza erdixan dauzkazue, eta gaur egun Antzuolako herriko banderia be bada.

Santxo Abarkak, aginte aulkira ixo zanian ez zittuen ahaztu Antzuolako konpaiñiaren zerbitzu bikaiñak; eta erakutsittako inddarra eta adoria eskertu nahixan, herriko etxiaren horman dagoen armarrixan azpiko bi laurdenak emon zotzan Antzuolako herrixari:
Ezker aldean, eremu berdiaren gaiñian, urrezko kaliza eta gaiñian zidarrezko ostixia, eta albo bakoitzian urrez nabarmendutako piñu berde bat. Eskuma aldean, eremu urdiñaren gaiñian, Mariaren izena koroatuta, dana urrezkua eta albo bakoitzian arbola txiki bat zidarrezko pitxarretan, eta armarrixaren behealdian, hiru illargi erdixak.
Armarrixan daen lehenengo bi laurdenak, berriz, Gipuzkoako armarritik jasotakoak dira eta gaurko ospakizunakin ez dauke zer ikusirik.

Horra nere gudarixok! ekintza haundi eta goguangarri baten istorixiaren laburpena eta guztiz noble eta guztiz leial aitortzen dan herri honetako armarrixaren historixia be.

Goguan izan, ba, gogoz eta bihotzez ospatzen dabela urteurren hau Antzuolako herrixak bai Valdejunkerako oroitzapenak goraipatzeko eta baitta Antzuolako herri nortasuna eta independentzia be baieztatzeko.
Goguan izan baitta, aberrixa, siñismenaren maittasunak eta betidaniko askatasun egarrixak bultzatu eta eragin zittuala orduko antzuolarrak burrukaldi horretan parte hartzera. Guk be herrixa arriskuan sentitzen dogunian aurre eiñ bihar jaula gogoratzen dosku gertaera honek.

Eta hemen gaurko ospakizunaren jatorrixa.
Ohoria Euskal Herrixarendako eta aintza Antzuolarendako!

Ondoren, buruzagiak mairuari zalditik jaisteko agintzen dio eta euren bien arteko adiskidetze elkarrizketa gauzatuko da.

Buruzagia: Mairuen buruzagi, esaidazu: aitortzen dozu gure aberrixa?

Buruzagia: Berriz galdetukotzut: aitortzen dozu gure aberrixa?

Mairua: ﺐ ﺠ ﺟحﺣ ﺺ ﺼ ض ﻄ . Bai aitortzen dut.

Buruzagia: Eta, armaz eztozula berriz mendian hartuko aitortzen dozu?

Mairua: ﺐ ﺠ ﺟحﺣ ﺺ ﺼ ض ﻄ Ez dut gehiago herri honen kontra egingo.

Buruzagia: Gure aberrixa berriz ez zapaltzeko hitza emon doskutzu… guk pe gure herrixan izaeria eta nortasuna defendiduko dogu,…. eta zin itten dotzut, zuena eztogula zapalduko.

 

Joseba dsikurtsoa

Gure aberrixa berriz zapalduko ez dozunan hitza emon doskutzun bezela, gu geuk pe, gure herrixan izaeria eta nortasuna defenditzen dogun bezelaxe, zeuona be eztogula zapalduko zin eitten dotsut.

Ondoren, mairuari kateak kentzen dizkiote eta zaldi gainera igo ostean, mairu martxa jotzen da.

Buruzagixa: Soldaduok! Baldejunkeran hildako danen heriotzak gogoratu bihar dittugu, eta aldi berian gure herrixen arteko adiskidetasunaren seiñale, gure armak sutu daiskun.

Ondoren, fusil eta kanoien salbak botatzen dira.