Koloretan grabatutako alardearen lehenengo irudiak dira hauek.
Irudiok Luis Telleriak grabatu zituen, ustez, 1970eko hamarkada hasieran. AGFA markako kamera bat erabiliz alardeko pasarte batzuk grabatu zituen. Soinurik gabeko irudiak dira, garai hartan irudiak hartu eta soinua grabatzeko kamera konpakturik ez zegoelako.
Bertan, Juan Irizar ageri da, 1973 arte buruzagi izan zena.
Agiri etnografiko paregabea eta garrantzi handikoa, aurreko irudi guztiak zuri-beltzekoak zirelako.
Disfrutatu, agian irudietan ezagunen bat topatuko duzu eta. Ikusi bideoa